March, Frederich Llewellyn
Britainiar jatorriko estatubatuar zinema aktorea (Londres, 1924 - Sarasota, Florida, 1992). Freddie Bartholomew izenaz zen ezagunagoa. Hiru urte zituela agertu zen lehen aldiz antzoki batean, eta bere lehen filma sei urterekin egin zuen: Fascination (1930). 1934an, Metro Goldwin Mayer etxeak David Copperfield filmeko protagonista papera eskaini zion, eta W. C. Fields-ekin lan egin zuen bertan. Greta Garborekin ere aritu zen, Anna Karenina (1935) filmean, eta Spencer Tracy-rekin Captains Courageous-en (1937). Ondoren, Lloyds of London (1937) eta Little Lord Fauntleroy (1937) filmak ere egin zituen. Haur prodijio izateari utzi zionean, St. Benny the Dip (1951) filma egin eta utzi egin zuen zinemaren mundua. Hala ere, telebistan zenbait agerraldi egiten jarraitu zuen oraindik.