Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maracaibo

Venezuelako ipar-mendebaleko hiria, Zulia estatuko eta izen bereko departamenduko hiriburua; 1.179.384 biztanle. Maracaiboko aintzira eta Venezuelako golkoa lotzen dituen itsasartearen mendebalean dago. 1968. urtean itsasarte horren ekialdearekin loturik geratu zen, 8.700 m luze den zubi bat eraiki baitzen urte hartan. Bertan administratzen da Maracaiboko aintziran ateratako petrolioa. Nazioarteko aireportua. Zuliako unibertsitatea, 1946an sortua. Maracaibon sinatu zen, 1823an, espainiarrek Venezuelatik alde egingo zutela zioen agiria.