Espainiako albufera, Mediterraneoko kostaldean, Murtziako probintzian; 185 km2 hartzen ditu, eta sakontasuna 7 m-koa da gehienez ere. La Manga izeneko lur zerrenda batek bereizten du itsasotik. Gatzagak eta, batez ere, turismoa dira lurralde honetako ekonomia alor nagusiak.