Maragall i Gorina, Joan
Kataluniar idazlea (Bartzelona, 1860 - Bartzelona, 1911). Ehungintzan aritzen zen familia batean jaio zen. Zuzenbide ikasketak amaitu ondoren hasi zen idazten. Lan gehiena katalanez egin zuen, gaztelaniaz ere zerbait idatzi bazuen ere. Maragallen idazkeraren ezaugarriak gauzen aurrean duen ikuspegi irekia, sentsualtasuna, eta ukitu erlijiozko eta kosmikoa dira. Goetheren itzultzaile ere izan zen. Lan azpimarragarrienak: Notes autobiogràfiques (1885-86), L’oda infinita (1888), Poesies (1895), Visions i Cants (1900), Les disperses (1904), Enllà (1906), Seqüències (1911).
- marabu
- marabut
- Maracaibo
- Maracaibo
- Maradona, Diego Armando
- Maragall i Gorina, Joan
- Maragall i Mira, Pascual
- Marais, Jean. (
- maraka
- mara-mara
- Marana