Maputo
Mozambikeko eta izen bereko probintziako eta barrutiko hiriburua; 1.070.000 biztanle. Ekialdeko Afrikan dagoen portu handienetako bat da; inguruko herri askotako salgaien irtenbidea da. Lourenço Marques izenez deitu zen Portugalen kolonia izan zen garaian. Zementu, tabako, garagardo, ehun, ontziola industria eta siderurgia dira ekonomia jarduera nagusiak. Petrolio findegiak ere badira Maputon. Aireportua. Unibertsitatea, 1963an sortua.