Mao Zedong
Txinako politikaria eta idazlea (Shao Sahn, Hunan, 1893 - Pekin, 1976). Nekazari baten semea zen, Sun Yatsen-en jarraitzaile izan zen gaztetan. Txinako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen (1921), eta alderdi horretako idazkari izan zen Hunanen. Hunanen bertan nekazarien lehen matxinadak antolatu zituen. 1931n Hunan eta Kianshi kontrolatzen zituen, eta bertan nekazaritzako erreforma egin eta Txinako Errepublika Sobietarra eratu zuen. Handik urte gutxira, martxa luzea izenekoa antolatu zuen, 100.000 gizonez osatua, eta 1935ean Txinako komunismoaren aginpidera heldu zen. Nazionalisten kontrako gerra zibilean (1945-49) garaipena eskuratu, eta Herriaren Errepublika aldarrikatu zuen. Gobernuko (1949) eta Errepublikako (1954) lehendakari izan zen, eta garai hartan Txinan izan ziren aldakuntzen bultzatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekonomia arazoek eta Sobietar Batasunarekin izandako tirabirek kargua galtzeko arriskuan jarri zuten. 1960 ondoko urteetan, Lin Piao defentsa ministroaren laguntzarekin, kultura iraultzaren eragile izan zen. Iraultza haren helburua alderdi komunistaren barruko burokrazia deuseztatzea eta erabateko aginpidea lortzea zen. 1972an, Richard Nixonek, Estatu Batuetako lehendakariak, egindako bisitaldiaren ondoren, aldaketa handiak hasi ziren Txinan, atzerriko herrialdeekin zituzten harremanen alorrean, batez ere. Liburu gorria-n daude bildurik Maoren aipamen eta teoriak.
- Mañeru
- Mañeruibar
- Mañua
- Mañukorta
- Mao Tse Tung
- Mao Zedong
- maoismo
- maoista
- maori
- maoriera
- maotar