Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mandingo

iz. Mendebaleko Sudango, Senegaleko, Boli Kostako, Gineako eta Maliko eremu zabalean bizi den herri beltz bateko kidea. Talde honetako kideak oso garaiak dira, eta horixe dute ezaugarri aipagarriena. 1978an 2 milioi inguru ziren, zenbait taldetan banatuak (banbara, malinke, susu, diula, etab.). Erlijioari dagokionez, islamak eragin handia du mandingoen artean.  v  Niger-Kongo familiako hizkuntza. Dialektorik aipagarrienak banbara eta diula dira.