Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mandelbrot, Benoit B

Poloniar matematikaria (Varsovia, 1924). Frantziako eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan egin zituen ikasketak: Parisko Eskola Politeknikoan, Kaliforniako Teknologia Institutuan eta Parisko Unibertsitatean. Parisen lortu zuen matematikako doktoregoa, 1952. urtean. Lehenengo lanak Frantziako Ikerketa Zentroan eta Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuan egin zituen, eta Von Neumannen lankide izan zen. 1958. urteaz gero IBMko Thomas B. Watson Ikerketa Zentroko kidea da (New York). Mandelbroten ikerketak geometria fraktalaren analisiari eskainiak izan dira, oro har, eta horrela alor horren aitzindari bihurtu da. Teoria koherente bat osatu zuen, eta zientzietan eta teknikaren hainbat alorretan aplikazio asko izan ditu, adibidez irudien prozesatze digitalean, informazioaren teorian eta kaosaren teorian. Bere idazlanen artean aipagarria da The Fractal Geometry of Nature (1977, Izadiaren Geometria Fraktala).