Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

makropodido

izond. Zool. Martsupiodunen ordenako izen bereko familiako ugaztun belarjaleez esaten da. Jauzika ibiltzeko egokituak daude. Sabelean ume-zorro handi bat dute. Hiru ebakortz dituzte masail-hezur bakoitzean; letaginak aldiz goikoan bakarrik dituzte. Aurreko hankak atzekoak baino laburragoak dituzte. Australian, Tasmanian eta Ginea Berrian bizi dira.