makrofago
iz. Biol. Zelula nukleo-bakarra, beren funtzioak betetzeko gaitasuna galdu duten zelulen eta odoleko mikroorganismoen fagozitosia egiten duena. Makrofagoak bi motakoak izan daitezke: finkoak (suge egiturako ehun linfoideetakoak) edo askeak (organo linfoideetan izaten direnak, mugitzeko gaitasun handikoak). Makrofagoek egiten duten lana gorputzeko babes erreakzio nagusietako bat da.