Maktum, Mohammed Ben Rashid Al
Arabiar politikaria (Persiako golkoa, 1910 ing. - Dubai, Persiako golkoa, 1990). Printze merkataria izenaz ezaguna. Ezkontza bidez Abu Dhabi sultanaren familiako kide egin zenez gero, petrolioaren negozioarekin aberastu zen 1950-1960 hamarraldian, eta Golkoko lurraldearen berrantolaketa politikoan paper garrantzitsua bete zuen: 1971n, Arabiar Emirerri Batuen sorreran parte hartu zuen Britainia Handiaren laguntzaz. Bertako presidenteorde izan zen 1971-1990 bitartean, eta Lehen Ministro 1979-1990 epean. Bere karguan Iran, Irak eta Saudi Arabiarekin erlazioak maila berean edukitzen ahalegindu zen, baina Iran eta Iraken arteko gerran irakiarren alde atera zen. Hala ere, 1990ean, Irakek Kuwait-i eraso egin zionean, Iraken aurkako herriekin elkartu zen.
- makropodido
- makroskopiko
- makrospora
- makrosporanjio
- makrozefalia
- Maktum, Mohammed Ben Rashid Al
- Makua Zarandona, Jose Maria
- makulu
- makur 1
- makur 2
- makurbide