Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

makrobiotika

iz. Med. Elikadura mota, barazki eta labore naturaletan oinarritzen dena, eta trataera kimikoz edo industrialez eraldatutako osagarririk gabea. Makrobiotikan eragin handia izan du azken urteetan Txinako medikuntzak. Adimenaren eta gorputzaren arteko oreka eta gorputzak dituen funtzioei dagokien garbitasuna gordetzea da makrobiotikaren oinarria. Barazki makrobiotikoak: makrobiotikaren arauei jarraiki landutakoak.