Makazaga Mendiburu, Juan Jose
Gipuzkoar argitaratzailea (Altza, 1887 - Errenteria, 1963). «Macazaga» inprimeria sortu zuen 1926an Errenterian, lehenago Ordizian egon bazen ere. Macazaga inprimeriatik atera ziren garai hartako bertso-paper asko. Bertso zaharrak eta berriak eman zituen argitara. Besteak beste, Xenpelar’en bertsuak, Bilintx’en bertsuak eta Txirritaren Testamendua izeneko bertso liburuxkak argitaratu zituen. Otaño, Zapirain, Lexo, eta beste bertsolari batzuek ere inprimeria hartan argitaratu zituzten beren bertso berriak. Makazagak sortu eta inprimatu zuen Bertsolariya izeneko aldizkaria, 1931-1932 urte bitartean. Euskal-Erriko Kanta Zarrak (hiru liburuki) obra ere argitaratu zuen.
- makartsu
- makatu, maka(tu), makatzen
- makatz
- makatze
- Makavejev, Dusan
- Makazaga Mendiburu, Juan Jose
- Makea
- Makeba, Miriam
- maker
- makeste
- makestu, makets/makestu, makesten