Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Maiorga

edo Mayorga, Joan de, santua. Nafarroa Behereko elizgizona (Donibane Garazi, 1533 – Ozeano Atlantikoan, 1570). Pintore izan zen gaztetan eta 1568an Jesusen Lagundian sartu zen. 1570ean Brasila joan zen misiolari beste hogeita hemeretzi lagunekin, baina itsas ohoinek itsasoan harrapatu, lepoa moztu eta itsasora bota zituzten denak. Benedikto XIV.a aita santuak martiri eta santu egin zituen guztiak. Berak eginiko pintura obrak erlikia gisa gorde dira. Omen handiko santua da Donibane Garazin.  v  Jai eguna, uztailaren 15a.