mairu belar
iz. Bot. Solanazeoen familiako belar landarea, zurtoin zuzena, adar askokoa eta hostotsua duena, 20-60 cm luzea (Solanum nigrum). Lore zuriak izaten ditu, neurriz 5-8 mm zabalak, eta fruitua kusku egiturako beltza, berdea edo horixka. Landare pozoitsu samarra den arren, herrialde batzuetan jaten dituzte hosto berriak, entsalada modura prestatuak gehienbat. Europa guztian hazten da, labore sailetan, landu gabeko sailetan eta mahastietan batez ere.