Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maior

izond. Mus. Nota bitarteak bereizteko erabiltzen den hitza. Adibidez, bigarreneko bitarte maiorra.  v  Eskala maiorra. Eskala maiorra noten mailakako antolaketa da, Greziako joniar modu klasikoari jarraitzen diona. Segidazko noten arteko bitartekoak hauek dira eskala maiorrean: tonua, tonua, tonuerdia, tonua, tonua, tonua, tonuerdia. Eskala maiorraren adibidea hau izan daiteke: re-mi-fa#-sol-la-si-do#-re; eta nota berberak beherantz.  v  Modu maiorra. ik. modu.