maila
iz. Zurubi batean, oina jartzeko zeharkako ohol edo euskarri bakoitza; garaiera desberdineko bi gainalde lauen arteko bitartea. || Kate bat osatzen duten eraztun moduko ataletako bakoitza. || Hierarkia edo balio sistema batean, egonguneetako bakoitza. || Egoera sistema batean, egoera horietako bakoitza. v Geol. Denbora jakin batean zehar sedimentatutako haitz multzoa, horizontalean zabaldua, eta beste mailetatik gainazal paraleloz bereizia. || Alor laua edo malda gutxikoa, mendi edo muino baten mazelan. v Bizi maila. Gizatalde batek ondasunak edota zerbitzuak erosteko edo eskuratzeko duen ahalmena. v Itsas maila. Zerbaiten (mendi, hiri baten,…) garaiera neurtzeko abiapuntua, itsasoaren maila berean jartzen dena.