maieutika
(Gr. maieutike, “emaginaren artea”). iz. Fil. Sokratesen filosofian, galdera egokiak eginez solaskideak jakin gabe barnean daraman egia ezagutzeko metodoa. Emagin baten seme zen Sokratesek berak hala izendaturiko metodo honen oinarrian, zientzia komunikatzen ez delako ideia dago: egia nork bere baitan aurki dezake ongi zuzenduriko gogaketaren bidez.