Llinás, Rodolfo
Kolonbiar zientzialaria (1934). Medikuntza ikasi zuen Bogotako Unibertsitatean eta Harvard eta Minnesotako unibertsitateetan. Estatu Batuetan bizi da gaur egun, eta New Yorkeko Unibertsitatean Biofisika eta Neurofisiologia saileko buru eta irakaslea da. Garuna ikertzeko teknika berri bat garatu du: magnetoentzefalografia.