Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lurralkalino

izond. eta iz. Kim. Elementuen taularen IIA multzoko metal bakoitza: berilioa (Be), magnesioa (Mg), kaltzioa (Ca), estrontzioa (Sr), barioa (Ba) eta erradioa (Ra). Ugarienak magnesioa eta kaltzioa dira. Zilar distira dute, metal arinen multzokoak dira, eta urtze eta irakite puntuak metal alkalinoek baino gorago dituzte. Kimika jarduera oso handikoak direnez, bestelako gaiekin elkartuak ageri ohi dira metal lurralkalinoak: berilioa, gehienetan, silikato eran; magnesioa, silikato, kloruro, sulfato eta karbonatotan; estrontzioa eta barioa, karbonato eta sulfatotan; eta erradioa, uranioarekin elkartuta. Beren gatzen elektrolisiz lortzen dira metal lurralkalinoak.