Lumumba, Patrice
Kongo-Kinshasako (egungo Zaire) politikaria (Katako-Kombe, Kasai, 1925 - Elisabethville, Katanga, 1961). Kongoko higikunde nazionalistako buruzagia zen; alderdi hori izan zen garaile 1960ko hauteskundeetan (burujabetasuna eskuratu zuten urtea). Lehen Ministro izendatu zuten, urte berean arerio zuen Kasavubuk errepublikako aginpidea eskuratu zuen arte. Barne arazoen eta Katangako lurraldearen bereizte nahien aurrean, Sobietar Batasunari laguntza eskatu zion. Kasavubuk kargutik eraitsi eta Mobutu koronelak atxilo hartu zuen (1960ko abenduan). Albiste ofizialaren arabera, Katangara erbesteratu eta ihes egin nahian hil zen.