Luneville
Frantziako iparraldeko suprefetura hiria, Meurthe-et-Moselleko departamenduan (Lorrena), Vezouze eta Meurthe ibaien bilgunean. 25.367 biztanle. Ekonomia jarduera nagusia industria (burdinbiderako gaiak, ehungintza, tresneria elektrikoa) da. Aipagarri dira XVIII. mendearen hasierako gaztelua, mende bereko San Jaime eliza rokokoa eta museoak. 1801ean Frantziako eta Austriako estatuen artean Lunevilleko hitzarmena sinatu zen bertan. Horren arabera Frantziaren mende geratu zen Rhin ibaiaren ezkerraldea.