Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lotura

iz. Bi gauza, bi gauza abstraktu bereziki, elkarrekin lotzen dituen zera; lokarria. || Besoa, zangoa, burua inguratuz, zauri bat estaltzeko ezartzen den telazko zerrenda.  v  Fon. a) Hitz baten azkeneko kontsonantea hurrengoaren aurreneko bokalarekin lotzea (nikere...). b) Hitzaren erroaren eta atzizkiaren artean jartzen den fonema (euskeraz, -e- eta -r- adibidez: Jesusek, amaren).  v  Mek. Bi ardatz edo ardatz bat eta beste elementu bat (polea, engranaia, errotorea...) lotzeko erabiltzen den tresna, batak besteari higidura transmititzen diola.  v  Elektr. Uhin gidaren osagaiak elkarrekin lotzea eragiten duen edozein elementu.  v  Mek. eta Elektr. Bi eroaleren arteko elkartzea.  v  Mus. Kantu lauaren nota bidezko adierazpenean, sinbolo baten barruan zenbait nota elkartzen dituen ikurra.  v  Bi nota edo gehiago elkartzen dituen luzamenduzko lotura edo lerro okerra, soinua luzatu egiten dela adierazten duena.  v  Hedapenezko lotura edo lerro okerra, musika esaldi baten hedapena adierazten duena.  v  Ahotserako musikan, notak ahots igorpen bakar batean kantatu behar direla adierazten du eta nota desberdinak silaba bakarrari dagozkiola.     
 v  Lotura kimikoa. Kim. Molekula bateko atomoak elkarturik edukitzen dituen indar elektrostatikoa. Lotura guztiak elektroien eta atomo nukleoen karga elektrostatikoei esker eratzen dira. Gai kimiko bakoitzaren ezaugarri diren lotura kopuruei, hau da, gai horrek egin ditzakeen konbinaketa indar kopuruei, balentzia deritze. Lotura kimiko mota asko daude: metalikoa, kobalentea, ionikoa, etab. Formula konbentzionaletan loturak marratxo bidez adierazten dira (_, =) eta formula elektronikoetan puntu bidez. ik. balentzia.  v  Lotura metalikoa. Kim. Kristal baten atomo nukleo positiboen eta kanpoaldeko geruzetako elektroien artean eratzen den lotura kimikoa, elektroi horiek osatu gabe dauden orbita guztien artean leku finko bat bete gabe aurkitzen direnean. Egoera trinkoan dauden metalek dute lotura mota hau.  v  Lotura kobalentea. Kim. Elektroi bikoteak bientzat erabiliz atomo berdinek edo desberdinek molekula bat eratzeko osatzen duten lotura kimikoa. Horrela eratzen den molekula egonkorra da eta ez da ioitzen. Hidrogeno gasa (H2), adibidez, lotura kobalente bidez elkartzen diren bi hidrogeno atomoz eratzen da.  v  Ioi lotura. Atomo batetik bestera elektroi bat edo gehiago pasatuz eratzen den lotura. Atomo batek elektroi bat edo gehiago uzten ditu ioi positibo (katioia) bihurtuz, eta besteak onartu egiten ditu elektroi horiek ioi negatibo (anioia) bilakatuz. Eratu diren aurkako zeinuko ioiek elkar erakartzen dute eta “ioi molekula” bat sortzen. Ioi lotura egiteko galdu edo irabazitako elektroi kopurua atomoaren ioi balentzia edo elektrobalentzia da.  v  Hidrogeno lotura. Oso elektronegatiboak diren bi atomoren artean (nitrogenoa, kloroa, oxigenoa adibidez) hidrogenoak zubi bat ezartzen duela eratzen den lotura kimikoa. Ez da lotura kobalentea eta ioi lotura bezain indartsua, baina makromolekulen egitura hautsi gabe mantentzeko gai da. Makromolekula baten katean zehar hidrogeno lotura askotan errepikatzen da. Ura da hidrogeno lotura bidez molekulak elkarturik dituen gairik ezagunena.  v  Van der Waals-en indarren bidezko lotura. Lotura mota hau aurrekoa baino indar gutxiagokoa da. Karga elektriko iraunkorra ez duten molekulak elkartuta mantentzen ditu. Molekula barruan elektroiek duten higidurari esker sortzen da, dipolo txikiak eratzean. Gas nobleen atomoak elkartuta mantentzen dituen lotura da.  v  Lotura energia. Atomoaren nukleoan protoiak elkarturik mantentzen dituen energia. Protoiek karga positiboa dutenez elkarrengandik aldentzeko joera dute eta energia oso handia behar da haiek atomoaren nukleoan mantentzeko (200 milioi volt elektroi uranioaren nukleoarentzat). Atomoaren masaren zati txiki bat erabiltzen da energia hori lortzeko, Einsteinen E = mc2 ekuazioan adierazten denaren arabera. Atomoaren nukleo bat bere osagaietan (neutroiak eta protoiak) banatzeko behar den gutxieneko energia gisa ere defini daiteke lotura energia.  v  Lotura glukosidikoa. Biokim. Osidoak sortzeko osa desberdinen artean eratzen den lotura, edo osa eta aglukonen artean glukosidoak eratzeko.