Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lotto, Lorenzo

Italiar pintorea (Venezia, 1480 - Loreto, 1556). Bellini eta Dureroren eragina izan zuen. Pintura erlijiosoak eta erretratuak landu zituen batez ere. Obra nagusiak: Rossi apezpikua (1505), Santa Kristinaren erretaula (1505-1506), Jeronimo santua (1506), Agostino eta Niccolò della Torre (1515), Micer Marsilio eta bere emaztea (1523), Andrea Odoni (1527), Gurutziltzatua (1531), Santa Luziaren erretaula (1532) eta San Antonioren limosna (1542).