Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

loris

iz. Zool. Prosimioen ordenako lorisidoen familiako tximinoa, oso nagia (Loris tardigradus). 35 cm inguru luze izaten da, eta isatsa laburra du. Begi handi biribilak ditu, ilunpean distira egiten dutenak. Ile trinkoa du, hauts edo zilar kolorekoa. Eskuak eta hankak zuhaitzetan mugitzeko egokituak ditu, oso behatz luzeak eta oratzaileak baititu, baina makala eta beldurtia da. Intsektuak eta ornodun txikiak janez elikatzen da. Indiako hegoaldean eta Sri Lankan bizi da.