Long, Richard
Britainiar eskultorea (Bristol, 1945). Land Art higikundearen ordezkarietako bat da. Londresen egin zituen Arte eta Eskultura ikasketak. 1964. urtean bukatu zuen paisaiarekin erlazionatuta egin zuen lehen eskultura, eta bakarkako lehen erakusketa 1968an egin zuen, Düsseldorfeko Konrad Fisher galerian. Lan aipagarrienen artean ditu: Walking a Line in Perú (1972), A Line in the Himalaya (1975), Throwing a Stone around Macgillycuddy's Reeks (1977). Madrilgo Kristalezko Jauregian eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan egin ditu erakusketa aipagarrienak.