Longfellow, Henry Wadsworth
Estatu Batuetako poeta (Portland, Maine, 1807 - Cambridge, Maryland, 1882). Hizkuntza irakaslea izan zen Harvard-eko unibertsitatean. Outre-Mer (1834-1835, Itsasoz haraindian) bere lehen obran Europan (Frantzia, Espainia, Italia, Alemania) izan zeneko gorabeherak agertu zituen. Voices of the night (1839, Gaueko ahotsak) bildumako zenbait poema oso ezagun egin ziren. Evangeline idazlanean (1847) berriz, akaiarren aurkako esetsaldi mingarria islatu zuen. Longfellow-en obrak arrakasta handia izan zuen XIX. mendean zehar Estatu Batuetan eta Europan. Harenak dira halaber, The Song of Hiawatha (1855, Hiawathako kantua, B. Hidalgok euskaratua) eta The Tales of a Wayside Inn (1863, Errepide ondoko ostatuko ipuinak) obrak.
- Long Island Sound
- Long Island
- Long, Richard
- Longa
- longain
- Longfellow, Henry Wadsworth
- Longhi, Pietro Falca
- Longida
- longitude
- Longo, Jeannie
- Longos