logizismo
iz. Fil. Matematika logikaren adarra dela dioen dotrina. Matematika hutsaren proposamenak logika matematikoaren hiztegia eta sintaxia erabiliz adieraz daitezkeela dio logizismoak. XIX. mendearen bukaerako eta XX. mendearen hasierako dotrina honek R. Dedekind, G. Frege, eta B. Russell izan zituen aitzindari nagusi.