Loetscher, Hugo
Suitzar idazlea (Zurich, 1929). Politika zientziak ikasi zituen, baina idazle gisa egindako lanagatik da gehienbat ezaguna. Suitzako literaturan nagusitzen diren gaietatik aldentzen da, eta hori dela-eta idazle bakartitzat hartzen dute. Lan aipagarrienen artean ditu: Abwässer (1963, Hustubideak), Die Kranzflechterin (1964, Koroa egilea), Noah (1967, Noe), Der Immune (1975, Immunea), Wunderwelt (1979, Mundu miresgarria), Die Fliege und die Suppe (1989, Eulia eta zopa), Die Papiere des Immunen (1986, Immunearen paperak), Herbst in der grossen Orange (1982, Udazkena laranja handian).
- Lodosa
- Lodosako ubidea
- Lodz
- loeri
- loess
- Loetscher, Hugo
- Loewe, Frederick
- Loewi, Otto
- lofoforo
- Lofoten uharteak
- log