Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lodz

Poloniako erdialdeko hiria eta izen bereko voivoda herriko (1.523 km2 eta 1.136.500 biztanle) hiriburua. 849.000 biztanle (Poloniako bigarren hiria da biztanleriari dagokionez). Apezpikutegia, unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Oso industriagune garrantzitsua da: ehungintza (bertan ekoizten da Poloniako ehunen % 40), kimika industria, mekanika, papergintza. Poloniako kultura eta zientziagune nagusietakoa da, halaber.  v  Historia. XIV. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lodz. XIX. mendearen hasieran 800 biztanle baizik ez bazituen ere, mende horretan bertan berebiziko aurrerapena izan zuen ehungintzak eta horrekin batera hazi zen Lodz-eko hiria.