Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loach, Kenneth

Ingeles zinema zuzendaria (Londres, 1936). Free Zinemaren dokumentalismoan ikasia eta telebistan trebatua. Kes (1969) eta Familiko bizitza (1971, Family Life) filmetan eskolan eta familian gazteek jasaten duten zapalkuntzaren berri eman zuen, era libre eta arinean. Betiere kritikari eta komertzialkerietatik urrundurik, Agenda ezkutua (1990, Hidden Agenda) bere gobernuak Ipar Irlandan daraman zapalkuntza politika salatu du.