Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lo

iz. Ohartasunaren etenaldia, gorputzaren atsedenaldi berezia eta amets egitea ezaugarri dituen egoera, aldizka gertatzen dena. || adlag. Lotan. || Loak hartu. du ad. Bitarte hartan loak hartu zuen Jesus. || Lo-belar. Opioa egiteko gaia ateratzen den landarea (Papaver somniferum). || Lo egin. Gabon eta ondo lo egin! || Lo eragin. Lo eginarazi. || Lo-lo. Haur. Lo. || Lotan. adlag. Lo dagoenaren egoera.  v  Loan bi aldi izaten dira: lo geldoa eta lo bizkorra. Lo geldoan pertsona lasai dago eta bihotzaren eta arnasaren erritmoa geldoa eta patxadazkoa da. Lo bizkorrean, berriz, behatzak, aurpegia eta begi globoak mugitzen dira. Loa pisua denean, zail izaten da pertsona iratzartzea, baina aldi berean garunaren jarduera esna aldiaren antzekoa da. Loaldiaren % 80 lo geldoak osatzen du eta gainerako % 20 lo bizkorrak. Lo geldoak gorputza indarberritzeko eginkizuna du, eta aldi honetan proteina sintesia egiten da. Lo bizkorrari esker, berriz, haurrak garunaren garapena eta heltzea lortzen du. Lo bizkorrean, bestalde, oroimena lantzen da eta ametsak izaten dira. Adinaren arabera aldatu egiten da lo geldoaren eta lo bizkorraren arteko proportzioa.