Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Littin, Miguel

Txiletar zinema zuzendaria (Palmilla, 1942). Antzerki ikasketak egin zituen. Nahueltoroko txakala (1969, El chacal de Nahueltoro) izan zen haren lehen lana, dokumentala. Pinochet jeneralaren kolpe militarraren ondorioz erbesteratu, eta Mexicon Marusiako Agiriak (1975, Actas de Marusia) egin zuen, Txileri buruzko zinemagintza politiko ugariari bide emanez. Azken urteotan Sandino (1991) egin du, Nikaraguako buruzagiaren borrokari buruzko telesaila.