Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

litre

(Araukaniar indiarren hizkuntzaz, lithre, “gerizpe gaiztoko zuhaitza”). iz. Bot. Anakardiazeoen familiako zuhaitza, hosto osoak eta lore multzo horixkak dituena (Mauria simplicifolia). Zuhaitzaren fruitu txiki gozoak txitxa izeneko edaria egiteko erabiltzen dira. Txilekoa da jatorriz. Oso zur gogorra du, eta zuhaitzari hurbildu edo adarrak ukituz gero pikorrak sor daitezke.