Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

listu

iz. Ahoko guruinei darien isurkari apur bat likatsua; tua. || Listuka. adlag. Listu eginez.  v  Biol. Listua ura da % 99n, eta gizakiei 1-1,5 litro inguru darie eguneko. Listuak entzimen bitartez digestioan parte hartzeaz gainera, listu jarioak ahoko muki-mintzak eta elikagaiak busti eta labaintzen ditu, eta honela murtxikatzea, dastamena, janari orea eratzea eta irenstea errazten. Bestalde, mesedegarria da kariesaren kontra, eta hitz egitea ere errazten du.  v  Listu guruina. Anat. Listua dariona.