Libreville
Gabongo estatuko hiriburua eta portua, Gabongo ipar-mendebalean, Gabon ibaiaren eta estuarioaren ondoan, Gineako golkoaren ertzean. 257.000 biztanle. Artzapezpikutegia eta unibertsitatea. Merkataritza eta administraziogune garrantzitsua da eta Gabongo industria gehienak han daude: janari industria, ehungintza eta zurgintza. Aireportua. v Historia. 1849. urtean sortu zuten Librevilleko hiria Elisia ontziko marinelek aske utzi zituzten esklaboek. Kongo Frantseseko hiriburua izan zen Libreville 1888-1904 urteetan.