Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

librazio

iz. Oreka berriz lortzeko gorputz batek egiten duen joan-etorriko mugimendua.  v  Astr. Ilargiaren itxurazko penduluaren erako mugimendua. Ilargiaren librazioak hiru arrazoi ditu oinarrian: lehenengoa, Ilargiaren ardatza bere orbitaren planoan 6,5° okertua egotea; horri esker batzuetan Ilargiaren ipar eta hego buruetako gainaldearen 6,5° gehiago ikusten da (latitude librazioa); bigarrena, Ilargiaren mugimendua lasterragoa izatea bere orbitaren perigeotik gertu dagoenean (longitude librazioa); eta hirugarrena, Lurraren errotazioari esker, ekuatoretik Ilargiaren irteera eta sarrera 1° harantzago ikustea (eguneko librazioa). Librazio mota guztiak kontuan hartuta, Ilargiaren gainaldearen % 59 ikusten da Lurretik, eta libraziorik ez balego % 41 ikusiko litzateke.