Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

libra

iz. Pisu neurria, Euskal Herrian kilo erdia baino zerbait gutxiago, balio zuena; gaur egun kilo erdia.  v  Libra esterlina. Britainia Handiko dirua. £ du sinboloa. Antzina 20 txelinetan banatzen zen eta txelin bakoitza 12 peniketan; 1971. urteaz geroztik, librak 100 penike ditu eta txelina desagertu da. Nazioarteko dirua ere bada, Britainiako Elkarteko herrietan, Irlandako Errepublikan eta diru trukea libra esterlina erabiliz egitea erabaki duten beste herrialde batzuetan.