Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

libido

iz. Atseginaren bilatzea, bereziki sexu atseginarena.  v  Freudentzat, bizitzan zehar aldatuz doazen libidoaren moldeak (narzisismoa, gurasoekiko joera, beste sexuarekiko erakarpena) giza garapenaren eta motibazioen iturri dira. Libidoa edo bizitzaren sena thanatos edo heriotza senari kontrajartzen zaio, eta bien arteko elkar eraginak giza jardueraren aldaera guztiak ematen ditu. Freuden ustez betiere, sintoma psikiatrikoak libidoaren norabide oker edo jokabide desegokien ondorio dira.