Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Libao

edo Arrieta-Libao. Arrietako udalerriko elizatea eta herriburua (Busturialdea, Bizkaia). 170 biztanle. Euskara, bizkaiera; euskaldunak % 98. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza eta abere hazkuntza dira. Aipagarri dira XII. mendeko jatorria duen San Martin parrokia, Monasterio etxe gotortua eta Andre Maria Gainko ermita.