Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

liba

iz. Zool. Gadidoen familiako itsas arrain hezurduna, 70 cm inguru luzea (Gadus merlangus). Kolorez gris berdexka izaten da, alboak aldiz zilar kolorekoak ditu eta sabelaldea zurixka. Muturra zorrotz samarra du. Hiru bizkar-hegal izaten ditu, aurre-zorrotzak hirurak. Bizitzaren parterik handiena kostaldean ematen du, uraren azal samarrean, baina martxoan itsas azpira sartzen da arrautzak errutera eta maiatzean gainera itzultzen da berriro. Oskoldunak, arrain txikiak eta harrak jaten ditu batez ere. Kanaberaz harrapatu ohi da, oso gutxitan sarez. Harrapatu berria den bitartean oso haragi gozoa du jateko.