Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leuzina

iz. Biol. Proteinak osatzen dituen aminoazidoa (C6H13O2N). Proteina gehienek leuzina izan ohi dute, eta haien hidrolisiz lortzen da. Arratoientzat, gizonarentzat eta beste zenbait animaliarentzat oinarri-oinarrizko aminoazidoa da, baina animalia gehienek ez dute sintetizatzen eta leuzinaz osatutako proteinak dituzten elikagaiak hartu behar dituzte.