Leutenegger, Gertrud
Suitzar idazlea (Schwyz, 1948). Leuteneggerek gainerako idazle garaikideen grina berbera agertzen du bere idazlanetan: indarrean dagoen ordena hautsi eta mundu ezezagunetara urrundu nahia. Asmo hori jadanik agertzen da Gertruden lehen eleberrian: Vorabend (1975, Bezperako eguna). 1977ko Ninive-n, aldiz, kontzeptu historiko, politiko eta mitikoek zabaldu egiten dute beti emakumezkoa izan ohi den kontalariaren ikuspegia. Hurrengo idazlanetan, Lebewohl gute Reise (1980, Ongi ibili eta bidaia ona izan) olerki dramatikoan nahiz Gouverneur (1981, Gobernatzaile) eleberrian, botere gose patriarkalaren eta emakumezkoen maitasun indarraren arteko borroka hartzen du gaitzat. Kontinent (1985, Kontinentea) eleberrian ere egitura antitetikoak agertzen dira, Txinan bizi izandako maitasunaren oroitzapena herriko eguneroko bizitzarekin nahasten baita kontatzailearen buruan. Komm ins Schiff (1983, Zatoz itsasontzira) bakarrizketa lirikoak eta Meduse (1988, Medusa) kontakizunak ere, maitasun aldarte eta gogorapenak oroitarazten dituzte irudi bizi eta liluragarrien bidez.
- leunkiro
- leuntasun
- leuntzaile
- leuntze
- Leuschner, Armin Otto
- Leutenegger, Gertrud
- Leuven
- leuzemia
- leuzina
- Leuzipo
- Levaillant, Denis