leuzemia
iz. Eritasun larria, gorputzeko atal askotan leukozitoak neurriz gaindi ugaritzean sortua. Leuzemia denean areako eta linfa guruinetako hantura izaten da, globulu zuri gaiztoak sortzen dira eta bizkarrezur muinean kalteak izaten dira. Hiru motako leuzemiak bereizten dira: granulozitoek sortua, mielozitoek sortua eta linfozitoek sortua. Leuzemia mota batzuek heriotza ekartzen dute berehala, baina beste mota batzuetako leuzemiak jotako eriek urte asko iraun dezakete bizirik. Leuzemiaren jatorria zein den ez dago oso argi eta hori dela eta ezin izan da oraindik aurkitu sendabide egokia. Hiroshimako atomo bonbaren irradak jaso zituztenen artean leuzemia kasu asko izan ziren; herentziaz har daitekeela uste da, eta animalia batzuetan birusek sortua izaten da.