Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

leukozito

iz. Ornodunen odoleko eta linfako zelula, organismoa infekzioez babesten duena. Leukoziotak hezur muinean eta linfa ehunetan, gongoiletan batez ere, sortzen dira. Gizaki helduak 7.500 bat leukozito ditu odol mm3 bakoitzeko, baina gehiago edo gutxiago izan ditzake eri dagoenean. Gunea nolakoa den, bi leukozito mota bereizten dira: granulozitoak (basofiloak, eosinofiloak eta neutrofiloak), linfozitoak eta monozitoak. ik. odol.