Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

letxuga

h. uraza.  v  Bot. Lore elkartuen familiako belar landarea, garatzean 40-60 cm luzea, janaritarako lantzen dena (Lactuca sativa). Letxu eta uraza izenez ere ezagutzen da. Hosto handi zabalak, samurrak, osoak edo horztunak izaten ditu, arrosa-lorearen modura bilduak, garatu gabe dagoenean. Gara egiten zaionean isurkin zuri bat duen zurtoin lodi biribila eratzen zaio. Entsalada modura prestatuta jaten da.