iz. Med. Ematutuan sortzen den muki jario horixka edo zurixka. Edozein unetan gerta daiteke, baina hilerokoaren aurretik eta ondoren ugaritu egiten da. Gehiegizko jarioak umetokiaren edo ematutuaren kutsadura adierazten du, Trichomonas vaginalis protozoak sortuak, adibidez.