Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Letona

Zigoitiko udalerriko herrigunea (Gorbeialdea, Araba). 20 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarri dira San Andres parrokia eliza, San Bitor ermita eta Letona-Hurtado de Mendozatarren XVI. edo XVII. mendeko dorretxea.