Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lertxundi Alda, Jose Agustin

(«Errikotxia» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Usurbil, 1855 - Orio, 1932). Patxi Errekondorekin ibiltzen zen plazarik plaza. II. Karlistada garaian Urruñan bizi izan zen, gerrara ez joateagatik. Antonio Zavalak jaso zituen haren ibilaldiak eta bertsoak Errikotxia, Itxaspe ta beste zenbait bertsolari (1966) izenburuko liburuan.