Lertxundi, Mikel Anjel
Bizkaitar eskultorea (Ondarroa, 1951). Alemanian, Estatu Batuetan eta Japonian bere ezagutzak zabaltzen aritu ostean, berriro ere Euskal Herrira itzuli zen. Bere lanetan harria, burdina eta zura dira nagusi, eta era orekatuan azaldu nahi ditu bere lanetan. Euskal Herri osoan zehar zortzi urteko bira bat egin ostean, Euskaradun arte unibertsala liburua kaleratu zuen.